Des neuvelles frontières (2017),  lurraldetasuna, teknologia eta gaur egungo gizartea nahasten dituen artelan bat da, jada ez gaur egun hain entzuna eta erabilia den globalizazioaren bidetik, baizik eta egunerokotasunaren parte bilakatu den ohituretako bat azpimarratuz: pantailaren bitarteko bizitza. Ordenagailuak eta batez ere smartphoneak informazioa eta komunikazio birtuala eta gorputz fisikoaren artean eraiki eta hibridatzen duen errealitate berri baten elkargunean bilakatu dira. Komunikaziotik haratago, errealitateak berak muga berrietaruntz eboluzionatu du, errealitate birtuala edo errealitate gehitua, non mugikor berriak muga edo mugarri berrietan bilakatu diren. Horrela, Kubo Beltza proiektuan aurkezten den artelana,  De neuvelles frontières, objetu baten inguruan eraikitzen da, gure mugikorraren bitartez errealita fisikoari gehitzen zaion txoria, mugaren terminua berrinterpretatu eta gaur egungo errealitate hibridora moldatuz.

Urtzi Ibarguen (Errenteria, 1978) bere praktika artistikoa artea eta teknologia berriak elkartzen diren espazioan garatzen duen artista bat da, ikuspuntu kontzeptual batetik gaur egungo gizartea eta teknologia hauen arteko eboluzioa eta garapena aztertuz. Horrela, praktika artistikoa historia, geografia, antropologia, politika eta arte bera, teknologiaren eremutik, berinterpretatzen dituen prozesu batean bilakatzen da, gaur egungo gizartea ulertzerako orduan perspektiba eta begirada berriak azaleratuz.

 

 
 

Lana ikusteko argibideak (android bakarrik, oraingoz)

– Aplikazioa deskargatu  mugikorretik.
– Inprimatu irudia.
– Ireki aplikazioa eta fokuratu arraultza.