Estraperlo (2017) Mundua deskribatzeko eta marrazteko era mekanikoago batetan jatorriz erabili ziren teknika prefotografi- koetara bueltatuz, proiektu honek argazkilariaren begiradaren bitartez, mugako objektu natural nahiz hondakin industriala aurkezten du. Bi aldetan aurkitzen diren objektu eta hondakin berdinen bilketarekin, mugaren ideia eta izatea birpentsatu egiten da. Homogeneizazioak hondakin industrialaren bitartez irudika- tua eta naturako elementuak kontutan hartuz, muga naturalak eta artifizialak ulertarazi egiten dizkigute baina hauei uko egiteari ere bultzatzen gaituzte. Niko Iturraldek aurkezten duen lana, ekintza performatibo batetan datza, non Bidasoako bi aldetako objektuak jaso eta zianotipia teknikaren bidez hauen irudia zuzenean betikotu egingo bait du. 

Niko Iturralde (Donostia, 1976) Lantoki gunea Tabakaleran lan egiten duen artista eta argazkilaria da. Aspaldiko argazki proze- suak kontutan hartuz, zianotipia eta estenopeiko argazki makinen erabileraren bidez batez ere, argazkilaritza kopiak egiteko dizipli- na bezala birplanteatu egiten du obra bakarrekin.