1971 urtean, Chris Burdenek bere hastapenetako Bicycle Piece performancea gauzatu zuen, non txirrinda baten gainean etengabe bueltaka egon bait zen galeria irekiera orduetan zehar, erakusketa gunearen barruko eta kanpoko espazioaren arteko lotura sinbolikoa lortuz. Esparru publiko eta pribatuaren arteko elkarketa honetan, arte garaikidea erakusketa-espazio tradizionalen mugetatik haratago eramateko ahalegina nabaritzen da.

kuBo Beltza Mobile Art Gallery, Pau Figueresen arte publiko proiektua da, non arte garaikidearen erakuske- tarako esparruen egokitasunaz hausnartzen baita. Proiektu honen helburua arte garaikidea mugikorta- sunaren bidez kubo zuriaren mugaz harago eramatea da.

Proiektuak artista ibiltariaren ideairi begi-keinua egiten dio, esparru artistiko bezala indartu nahi den egoera ezegonkorraren metafora izanik. Esparru mugikorra kontrolgabeko turismoaren hazkundeak ekarritako problematikari begirada kritiko bezala proposatzen da.

kuBo Beltzaren lehenengo proiektuaren testuinguruan -Transfronterizos-, artisten eskuartzeak Hendaiako hondartzatik Hondarribirako (San Pedro Kalea, 33) joanaldian ikusiko dira.