Lehenengo proiektu honetan Oier Gil, Urtzi Ibarguen, Niko Iturralde eta Francesco Roncaglia artisten lanak Hendaia, Irun eta Hondarribiatik igaro dira. Mugaz gaindiko artelan bilakatzeko helburu soilez, artista hauen proposamenek mugaldeko ingurunearen eta arte garaikidearen arteko harremanak ikertzeaz gain, artearen berezko mugak ere aztertu dituzte.

 


Proiektu hau Bitamine Faktoriako Sorkuntzarako mugaz gaindiko diru-laguntzak programaren baitan garatu da.